Galdakao gozatu: urriaren 3an, kalera! 🎭🎶

Datorren urriaren 3an, Galdakaoko kaleak musikaz, antzerkiz eta giro onez beteko dira “Galdakao gozatu” ekimenagaz.

Eguerditik aurrera, herrian zehar gozatzeko aukera ederra izango dogu. 13:00etatik 15:00etara, Oxabiko lagunak kalejiran ibiliko dira Galdakaoko kaleetan, musikeagaz eta jai-giroagaz herria animatzen.

Eta 13:00etan, Santi Brouard plazan, A Vela Circo konpainiak “El último que apague la luz” ikuskizuna eskainiko dau. Antzerkia, zirkua eta umorea batzen dituan proposamena, etxeko txiki zein nagusiek gozatzeko.

Egun polita izango da kalera urteteko, Galdakaon paseatzeko, gure herriko komertzio eta ostalaritzaz gozatzeko eta, bide batez, kulturaz eta musikaz disfrutetako.

📅 Urriaren 3an
🎶 13:00–15:00 — Oxabiko lagunak, kalejira Galdakaoko kaleetan zehar
🎭 13:00 — A Vela Circo, Santi Brouard plazan

Animatu eta etorri! Galdakao gozatu… geure herria gozatu!