Galdakaok “Gurea erabil dezakezu” kanpaina martxan jarriko du

gudendarik, Galdakaoko Udalarekin eta Altxa Burua mugimenduarekin batera, “Gurea erabil dezakezu” kanpaina abiaraziko du.

Ekimenaren helburua da haur eta gazteek mugikor propioaren beharra atzeratzea, espazio publikoa berreskuratzea eta komunitatearen laguntza-sarea indartzea.

Kanpainara atxikitako establezimenduek pegatina bereizgarri bat izango dute ikusgai. Horrela, 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteek jakin ahal izango dute behar izanez gero bertako telefonoa erabil dezaketela etxera edo arduradun bati deitzeko.

Ekimen honek tokiko merkataritzaren eta herritarren arteko konfiantza sustatu nahi du, komunitate zaintzaileago eta hurbilago bat eraikitzen lagunduz.