Bono-kirolak eskuratzeko datak irailaren 30era arte luzatzen ditugu!


KANPAINAREN HELBURUA:

Aparteko kanpaina honen helburua da Galdakaoko kirol-zentroak sustatzea.

KANPAINAREN EZAUGARRIAK:

7.400 bonu emango dira, bakoitza 20,00 eurokoa:

Kontsumitzaileek bonu bakoitza erosteko 10,00 € ordaindu beharko dute; bonuek 20,00 €-ko balioa izango dute eta kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan soilik erabili ahalko dira.

NAN bakoitzarekin, gehienez, 4 bonu lortu ahalko dira


Bonua behin erabiliko da kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan.

Bonu bakoitza hilabete bati dagokio.

Ezin dira bonu bat baino gehiago pilatu hilabete bateko kuota ordaintzeko.

Erabiltzaile bakoitzak bere bonu propioak soilik erabili ahalko ditu.

Bonuak hautatutako kirol-zentroan aurkeztu beharko dira, 2026ko irailaren 30a baino lehen.


Kontsumitzaileek bonuak webgune honetan lortu ahalko dituzte: kirolbono.galdakao.eus. Erabiltzaile bakoitza bere datuekin erregistratu beharko da, eta gero bonuak erosi ahalko ditu.


65 urtetik gorako pertsonek aurrez aurre erosteko aukera ere izango dute, gu dendari elkartearen bulegoan (Muguru plaza, z/g).

Abuztuaren 14ra arte eta irailaren 1etik aurrera egongo da zabalik gu dendariren bulegoa, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara, eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara.